miércoles, 12 de diciembre de 2012

20:00etan jokatuko du euskal selekzioak Boliviaren aurka, hilaren 29an.Gaur aurkeztu dute partida; hamabost eta 25 euro artean izango dira sarrerak salgai.Anoetan izango da partida, eta laugarren aldiz jokatuko du zelai horretan euskal selekzioak. Gaur aurkeztu dute partida; data jakina zen, hilaren 29a, baina gaur jakinarazi dute ordua: 20:00ak. Anoetako txarteldegietan izango dira salgai sarrerak, hilaren 26tik 29ra bitartean. Arabako eta Bizkaiko futbol federazioen egoitzetan ere salduko dituzte, eta baita Euskadiko Futbol Federaziokoan ere. Hamabost eta 25 euro bitarteko prezioa izango dute, eta Realeko bazkideek hiru euroko deskontua izango dute. Horretarako, Realaren webgunean erosi behar izango dituzte sarrerak.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario