miércoles, 12 de diciembre de 2012

20:00etan jokatuko du euskal selekzioak Boliviaren aurka, hilaren 29an.Gaur aurkeztu dute partida; hamabost eta 25 euro artean izango dira sarrerak salgai.Anoetan izango da partida, eta laugarren aldiz jokatuko du zelai horretan euskal selekzioak. Gaur aurkeztu dute partida; data jakina zen, hilaren 29a, baina gaur jakinarazi dute ordua: 20:00ak. Anoetako txarteldegietan izango dira salgai sarrerak, hilaren 26tik 29ra bitartean. Arabako eta Bizkaiko futbol federazioen egoitzetan ere salduko dituzte, eta baita Euskadiko Futbol Federaziokoan ere. Hamabost eta 25 euro bitarteko prezioa izango dute, eta Realeko bazkideek hiru euroko deskontua izango dute. Horretarako, Realaren webgunean erosi behar izango dituzte sarrerak.


 

viernes, 9 de noviembre de 2012

KIMI RAIKONEN

Kimi Räikkönen (Espoo, Finlandia, 1979ko urriaren 17a - ) 1 Formulako gidari finlandiarra da, 2007an munduko txapelduna Ferrari taldearekin. Bere ezizena Iceman da.  2001. urtean debutatu zuen 1 Formulan, Sauber taldearekin, ondoren McLaren-mercedes taldearekin gidatu zuen 2002 eta 2006. urteetan eta Ferrari zirudien izango zela bere azken taldea 2007-2009 urteen arten. Inork ez zuen espero baina 2010. urtean Rallyetara joan zen.
Gaur egun Lotus Renault taldean ari da gidatzen eta hirugarrena doa munduko txapelketan, Sebastian Vettel eta fernando Alonsoren atzetik.
Hemen daukagu bere irudi bat. 

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Leo Messi

Lionel Andrés Messi Cuccitini, ezagunagoa Leo Messi izen-deiturez, (Rosario, Argentina, 1987ko ekainaren 24a) argentinar futbolaria da, Argentinakoaz gainera Espainiako nazionalitatea ere baduena. Rosarion jaio zen, Santa Fe hiritik hegoaldera.
Gaur egun Bartzelona taldeko jokalari da, eta Argentinako selekziokoa ere. Futbol zelai barruan bere kokapen ohikoena aurrelariarena da. Inoizko futbolari onenetarikoa dugu.
Lionel Messi Player of the Year 2011.jpg